KOPAKO HARRIA ***

Haiako Harriaren itzalpean dago gailur xume hau. 600 metrotako garaiera, bainan eskaladen kopurua eta kalitatea ez da ez nolanahikoa. Nafarroan kokatua dago, Lesakako udalerrian, bainan oiartzualdeko eskalatzaileak izan dira benetako eskola honen bultzatzaileak. 
 






Arroka mota: Granito trinkoa.
Ekipamendua: Parabolt eta spit. Bide gutxi batzuetan eskertzen dira friend eta fisureroak.
Bia kopurua: 40, bide gehiago zabaltzen ari dira.
Bien altuera: 60 m. 25 metro bataz beste.
Gutxien/gehienen zailtasuna:. V / 7a+
Orientazioa: Ezberdina sektorreen arabera.

Nola iritsi: Oiartzun herritik GI-3420 errepidea hartu Lesaka norabidean. Aritxulegi tunela igaro eta gero, Endara edo San Anton aintzinara jaisten gara. Presaren horma pasa eta gero 400 metro aurrerago eskerretara dagoen Ola Berri jatetxeko errepidean sartu. Gainean ikusten dugu Kopako haitza. Segi Telleriko lepora dijoan bidea 800 bat metro eta bukaeran kotxea utzi. Bertan ezkerretan ateratzen den pista hartu. 50 metro aurreago ezkerretara jo eta segi bidetik (udaberrian nahiko itxita egoten da) Tartalo sektorea aurkitu arte. (15 minutu)






Eguzki Lore sektorean berekipamentua eta berriak sortu dituzte Sarriyuk taldekoek:
graduak gure iritziaren arabera jarrita daude, ez originalak.



2 bia berri brisa kale sektorean: 37 (6b) eta 38 (6a). Gradoak konfirmatu gabe.



Bia Berriak, krokis orokorra:



ERTZA POPULARRA EKIPATUTA:
Urdaburu izena du eta  nahitaezkoa V/Ao da, paso guztiak dago eskakeatzea baina saiatu zuzen egiten!!! sarrera pixka kañeroago egin nahi badezue probatu ezkerreko bia,
esangoiazue zuen iritziz ze gradua dan.
disfrutau!!!
(abstenerse los que estan en contra del parabolt)


Oharra: bigarren luzean zuzen plakatik saiatuz gero zailago da (6a inguru) baina badago eskaketzea eta askoz errazago itea (V)


"Kaixo. Aurreko larunbatean eskalatu genuen. Bide polita goiz pasa bat egiteko. Jetsieran inguruko bide gehiagorekin borobildu daiteke gainera. Graduari dagokionez, nere iritziz, denetan gogorrena lehen luzea egin zitzaidan, egia esan bigarren luzeari ez nion zailtasun handiagorik topatu, agian bigarren luzeko sarrera, baina bestela erraz. Azken luzea ere ongi egiten da. Beraz nere iritziz, V edo asko jota V+, baina dudarik gomendagarria. Azkenik, lehen bilgunean, segurtasunezko mosketoi bat eta espres bat topatu nituen. Batenbatek ahaztuta utzita. Galdu dituena jar dadila kontaktuan jaso ahal ditzan. Eskerrikasko eta segi horrela"

          bia berrik eta berekipamendua. eskerri asko langile!!!!

krokisak Xabi Larretxeak indakoak.